
245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5532
1915/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carlos Pereira Rodríguez jauna kargugabetzen den Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente gisa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 2134/2010 Ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratutakoaren bidez, Carlos Pereira Rodríguez jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Carlos Pereira Rodríguez jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente lanpostutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.