Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2022ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
5530

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoari behin betiko onespena emateari buruzkoa (MER-2022).

Hauxe erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean egindako ohiko bilkuran:

Lehenengoa.– Alegazio hauek ezestea, goian aipatutako txostenaren ildotik: 1: alegazioa, Adurtzakoak Auzo Elkarteak 2022ko urriaren 20an aurkeztua; 2. alegazioa, Gasteiz Batu elkarteak 202ko urriaren 25ean aurkeztua; eta 3.a, L.G.R.M.k 2022ko urriaren 28an aurkeztua.

Bigarrena.– Gasteizko udalerriko zarataren mapa estrategikoa behin betiko onestea (MER-2022).

Hirugarrena.– Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta ALHAOn EHAAn argitaratzea, Zaratari buruzko 37/2003 Legean eta EAEko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 dekretuan ezarritakoarekin bat, eta erabakiari zabalpena ematea aplikagarri den araudiari jarraiki.

Laugarrena.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesdunek errekurtso hauek jar ditzakete:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik –kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu hori berariaz edo ustez ebatzi arte–. Ondoren, ebazpen espresua ematen bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, bi hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik; bestela, edozein unetan aurkeztu ahalko da, araudi espezifikoaren arabera administrazioaren isiltasunaren ondorioak sortzen diren egunaren biharamunetik aurrera.

b) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Dena den, interesdunek egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez dezakete, nahi badute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Herritar oro jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara.

Gasteizko zarataren mapa estrategikoa udalaren web orrian eskura daiteke: www.vitoria-gasteiz.org

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 29a.

Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren administrazio-burua,

EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.


Azterketa dokumentala