Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2022ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5528

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2022ko ekainaren 8an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Agindua, 2022. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), laguntzak emateari eta aldatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduaren arabera, onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala