Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2022ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5519

AGINDUA, 2022ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «Santa María-Hijas de la Cruz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena titulartasuna aldatzeagatik.

Titularitatea aldatzeko eskatuz Santurtziko «Santa María-Hijas de la Cruz» HLBHIPren eta «Patronato de Santa Eulalia Fundación Civil» fundazioaren legezko ordezkariak aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, 1582/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Zuzendaritzari laguntzea goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematen da Santurtziko «Santa María-Hijas de la Cruz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Egun titulartasuna «Hijas de la Cruz» erakundeak dauka, eta aurrerantzean «Patronato de Santa Eulalia Fundación Civil de Santurtzi» entitateak izango du. Azken horrek subrogatuko ditu titulartasuna aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideak.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 014812 (EAE) eta 48007351 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Santa María-Hijas de la Cruz»

Titularra: Patronato de Santa Eulalia Fundación Civil de Santurtzi.

Helbidea: Sabino Arana, 1.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

● Unitate bat 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostutarako edukierakoa.

● Unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● Unitate bat bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostutarako edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 3 unitate, guztira 75 ikaspostutarako edukiera dutenak.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, guztira 175 ikaspostutarako edukiera dutenak.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, guztira 300 ikaspostutarako edukiera dutenak.

– Hezkuntza Berezia:

● 4 unitate irekiak.

● Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

– Lanbide-Heziketa:

● Familia: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio-kudeaketako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Laugarrena.– Ikastetxearen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala