Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2022ko abenduaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5507

AGINDUA, 2022ko abenduaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna izendatzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, Arabako Batzar Nagusiek hautatuta.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak V. tituluan arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua osatzeko aurreko arauetan – Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b artikuluan batez ere– xedatutakoaren arabera, Arabako Batzar Nagusiek, 2022ko azaroaren 9ko osoko bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat izendatu dute.

Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, haren izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hara zenbaturik; bestalde, Gizarte Kontseiluko kideok, aipatu legeko 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Era berean, ezartzen da Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako bakarrik hautatu ahal izango direla berriro, hau da, segidakoa izan edo ez. Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatu zuten Arabako Batzar Nagusiek, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez. Beraz, ezin izango da berriro hautatu ondorengo agintaldi batean.

Horren arabera, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak –interes sozialak ordezkatuko dituztenak unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuak izango direla ezartzen duenak– xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna, Arabako Batzar Nagusiek aukeratua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Euskal Herriko gizarte-interesen ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala