
242. zk., 2022ko abenduaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 5 orri.)
- EPUB (281 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5466
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 2koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen zaizkien Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2022-2023 ikasturtean.
2022-2023 ikasturtean zehar eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzen lagundu nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dei egiten dien Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abuztuaren 30eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (2022ko irailaren 7ko EHAA), eta Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertuta, deialdi-aginduaren 12. artikulua aplikatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aginduan zehaztutako eremu bakoitzean onartutako eskabideen zerrenda argitaratzea eta kasu bakoitzean laguntzaren zenbatekoa ezartzea (I. eranskina).
Bigarrena.– Ukatutako eskabideen zerrenda argitaratzea, ukatzeko arrazoia adierazita (II. eranskina).
Hirugarrena.– Eremu bakoitzean esku hartuko duten ikastetxeen zerrenda argitaratzea (III. eranskina).
Laugarrena.– Ordaintzeko modua ezartzea, zeina honakoa izango da:
a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20a, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da:
• Erakundeak bere eremuan aurreikusitako gutxieneko ikasleekin lan egingo duela egiaztatu duen (VI. eranskinean, lan egingo duten ikastetxeen eta ikasleen zerrenda), eta erakunde onuradunak gutxienez lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu duen.
b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80a, garatzen ari den proiektuaren garapena jasotzen duen tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da (VII. eranskina). Memoria hori 2023ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean entregatuko da, egun hori barne, dokumentu bakar batean.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS