Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2022ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5457

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 239/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

239/2022 prozedura arrunta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren 2022ko apirilaren 5eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren baiespen partzialaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 28a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA

Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala