Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2022ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5455

IRAGARKIA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzun udalerrietan Hernani-TA Oiartzun-TA Arkale 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, berritzea.

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9. eta 10. artikuluetan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56.era (2013-12-27ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera (2021eko abenduaren 31ko EHAA), jendaurrean jartzen dira instalazio elektriko horren proiektua, eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa, eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Esp.: 20-AT-Y-2022-0113.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokalekua: Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzun udalerriak.

– Aurrekontu osoa: 1.143.847.83 euro.

– Xedea: Hernani-TA Oiartzun-TA Arkale 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, berritzea.

– Jarduketaren ezaugarri garrantzitsuenak: 10009 eta 10029 euskarrien arteko linea berritzea, instalazioaren fidagarritasuna handitzeko eta zirkuitu soilean eta zirkuitu bikoitzean trazadurak desmuntatzeko, linearen luzera osoa murriztuz.

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

Onura publikoaren deklarazioa, ingurumen-inpaktuaren adierazpena, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatzen dira.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea10, 1. solairua, Donostia / San Sebastian), Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo udaletan edo webgune honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/. Egoki iritzitako alegazioak bi aletan aurkeztu beharko dira Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritza honetan, gehienez ere 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2022ko azaroaren 15a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala