Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2022ko abenduaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5450

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko urriaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2022ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten baita. Laguntza horiek programa honetan jasota daude: 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2022ko urriaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2022ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten baita. Laguntza horiek programa honetan jasota daude: 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez 2022ra arte luzatua, urte hori ere barnean dela. Agindu hori 2022ko azaroaren 4an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (211. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022/4732 (12/7) orrialdean, zortzigarren ebazpen-zatiaren 2. apartatuan,

Hau dio:

«2.– Ekoizle-elkarte onuradunek, abenduaren 31 baino lehen, memoria xehatua aurkeztu beharko dute, zeinak honako hauek jasoko baititu: dagokion urtean edo kanpainan ekoizle-elkarteak egin dituen jardueren laburpena, berariaz aipatuta ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena; bazkideen altak eta bajak; negozio-zifra, bai eta balantzea eta emaitza-kontua ere, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuak».

Baina hau esan behar du:

«2.– Ekoizle-elkarte onuradunek, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen, memoria xehatua aurkeztu beharko dute, zeinak honako hauek jasoko baititu: dagokion urtean edo kanpainan ekoizle-elkarteak egin dituen jardueren laburpena, berariaz aipatuta ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena; bazkideen altak eta bajak; negozio-zifra, bai eta balantzea eta emaitza-kontua ere, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuak».


Azterketa dokumentala