Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5419

JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentzia batzuei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela-eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura ere jarraian zehazten dira.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideetan.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, eranskinean zehaztutako balioa duen premiamendu-probidentzia jakinarazitzat joko da, legezko ondorio guztietarako, agertzeko eman den epea amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 28a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala