
239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (151 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5416
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 5ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, 2022ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, 2022ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen Aginduak finkatutako esparruan.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduak arautu eta iragartzen ditu 2022ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak (2022ko apirilaren 20ko EHAA).
Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2022ko urriaren 21eko Ebazpena entitate interesdunei banan-banan jakinarazi eta gero, eta lagundutako aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea emandako laguntzen zerrenda, 2022ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren babesean, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 5a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.
RSS