
239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5415
151/2022 DEKRETUA, abenduaren 7koa, «Izurun Pilota Kirol Kluba» onura publikokoa dela deklaratzekoa.
Izurun Pilota Kirol Kluba CD0006368 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Pilotegi bidea 12, H lokala, 9. pisua (20018, Donostia). Aurrera eramaten dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da erakunde hori onura publikokoa dela aitortzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Hori bat dator honako arau hauekin: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarria eta kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikulua eta ondorengoak (artikulu horietan kirol-kluben onura publikoa aitortzeko baldintzak zehazten dira). Horren aldeko txostena egin dute, halaber, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.
Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onura publikoko erakundetzat jotzen da Izurun Pilota Kirol Kluba, CD0006368 zenbakiarekin Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoena, bere funtzioak betez Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS