Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5411

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita zein egunetan agortu den 2022ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua, Bultzatu programaren esparruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Bultzatu programaren 2022ko ekitaldirako. Programa horrek enpresen susperraldi ekonomikorako laguntzak ematen ditu, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babestearren.

Ebazpen horren 2. artikuluak –Baliabide ekonomikoak– honako hau xedatzen du:

«1.– Deialdi honen helburura 20.000.000,00 euro bideratuko dira; Eusko Jaurlaritzak Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren inpaktuaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko bideratu dituen ezohiko funtsetatik datoz baliabide horiek.

2.– Zenbateko horrek ez du gaindituko Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz gaitutako kontsignazioa, salbuespenez baino ez. Esleitutako zenbatekoa agortuz gero, Industriako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta egoera hori argitaratzen denetik aurrera ez da eskabiderik onartuko.

3.– Dagoeneko aurkeztuta dauden eskabideak, horiei ezin bazaie erantzun 1. apartatuan aipatutako baliabide ekonomikoak amaitu direlako, ukatu egingo dira arrazoi horrengatik, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariaren ebazpenaren bidez».

Azaldutako guztiagatik eta 2022ko azaroaren 30ean Bultzatu programako 2022ko laguntzak emateko zeuden funtsak agortu egin direnez, 20.000.000,00 euro alegia, aipatu aginduaren 2. artikuluan ezarritako ahalmenen ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea 2022ko azaroaren 30ean agortu egin dela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako Bultzatu programako laguntzak emateko 2022ko ekitaldirako gaitutako kreditua (agindu horren bidez, Bultzatu programaren 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen; programa horrek enpresen susperraldi ekonomikorako laguntzak ematen ditu, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babestearren), agindu horren 2.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.


Azterketa dokumentala