
239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 16 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5405
AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko erabakiaren bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Eskaintzaren xede ziren lanpostuen kopurua hartutako erabakiaren eranskinean agertzen zen, eta 18 plaza Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoak ziren, Sarrerako kategoriakoak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduak 1.2 oinarrian adierazten duenez, hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko dira, eta oinarri espezifiko horietan zehaztuko dira, besteak beste, honako hauek: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txanden arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, gaitegiaren zati espezifikoa hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa denean, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.
Agindu honen bidez, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko prozesuetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, eta, era berean, oinarri espezifikoak onartzen dira.
Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren eta zortzigarren xedapenetan ezarritakoaren arabera; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera (2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengoak emandako idazketan); eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1 i) artikuluan emandako eskuduntzen arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3 f) artikuluan xedatuarekin lotuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuen deialdia egitea, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I.eta II. eranskinetan adierazitako oinarri espezifikoak.
Hirugarren artikulua.– Agindu honen bidez deitutako hautaketa-prozesuetako bakoitzerako eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laugarren artikulua.– Ezartzea euskara-ezagutzek 2023ko abuztuaren 1a baino lehenago egon behar dutela egiaztatuta.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien jurisdikzio-organoan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
I. ERANSKINA
KONTU-HARTZAILETZA - DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, LEHIAKETA-SISTEMAREN BIDEZ SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK, ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN EGONKORTZE-PROZESUEN ESPARRUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN
I.1.– Deialdiko plazak.
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, 16 plazarako deialdia egiten da, txanda ireki bidez, honela banatuta.
a) Sarbide orokorraren modalitatea: 15.
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 14.
b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.
I.2.– Parte hartzeko betekizunak.
I.2.1.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorretako zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako betekizunak bete behar dituzte plazak eskuratu nahi dituztenek.
I.2.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean lehiatzen diren pertsonek aitortuta izan beharko dute ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun orokorra, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren bederatzigarren oinarri orokorraren 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.
I.2.3.– Hautaketa-sistematzat lehiaketa duten deialdi honetan izena emateko tasa 23,49 eurokoa da.
I.2.4.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren zortzigarren oinarri orokorraren 1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan –Sarrerako kategorian– sartzeko eskatzen den titulua lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua da.
I.3.– Lanpostuak esleitzeko hizkuntza-eskakizunaren betekizunak.
Derrigortasun-data igarota edukitzeagatik hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa duten lanpostuetan, hizkuntza-eskakizun hori edukitzea betekizuna izango da lanpostua betetzeko eta, beraz, lehen destino gisa esleitzeko.
Aurrekoa gorabehera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan, hautagaietako batek ere ez badu hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzen, 3. hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio lanpostu horri, lanpostua betetzeko ondorioetarako soilik.
I.4.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.
I.4.1.– Hautagaiak lehiaketa-sistemaren bidez hautatuko dira, eta, ondoren, hautaketa-ikastaroa egingo da.
I.4.2.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena emango du, eta hogei egun balioduneko epea emango zaie hautagaiei baloratzeko moduko merezimenduak alega ditzaten. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da ebazpen hori.
I.4.3.– Hautagaiek hautaketa-prozesuan baloratu behar diren merezimenduak alegatu eta, hala badagokio, egiaztatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak merezimendu horien behin-behineko balorazioa egingo du. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak lehiaketa-faseko behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko ebazpena emango du.
I.4.4.– Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek bost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko. Epe hori ezingo da inola ere erabili alegatzeko eta egiaztatzeko eman den epean alegatu ez diren eta, hala badagokio, egiaztatu ez diren merezimendu berriak sartzeko.
I.4.5.– Epaimahai kalifikatzaileak erreklamazioak ebatzi ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaliko dio bere proposamena, zuzendari horrek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari aurkez diezaion, sistema horren bidez deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiak praktiketako funtzionario izenda ditzan. Ezin izango dira praktiketako funtzionario izendatu deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna ez duten pertsonak, hizkuntza-eskakizun hori nahitaezkoa denean.
Proposatutako pertsonen zerrenda, zeinak ezin izango baitu gainditu Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera deitutako guztizko plaza-kopurua, txanda bakoitzeko hautagaien puntuazio-ordenaren arabera zehaztuko da, eta desgaitasuna duten pertsonen txandan gainditu dutenen zerrenda bereiziko du, hala badagokio.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren laugarren oinarri orokorrean aurreikusten den bezala, desgaitasuna duen hautagairen batek, zeina erreserba-kupotik aurkeztu baita, sarbide orokorreko modalitateko hautagaiek baino puntuazio handiagoa badu merezimendu-fasean eta ez badu plazarik lortzen kupo horretan, eta haren puntuazioa sarbide orokorreko sistemako beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, sarbide orokorreko sisteman sartuko da, puntuazio-hurrenkeraren arabera.
Berdinketa gertatuz gero, berdinketa izan duten hautagaiek merezimendu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena hartuko da kontuan, I.5 puntuan aurreikusitako hurrenkeran. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.
I.4.6.– Epaimahai kalifikatzaileak, aurreko apartatuan adierazitako proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaltzearekin batera, agintaritza horri azken bilkuraren akta igorriko dio. Akta horretan, puntuazio-hurrenkeraren arabera, deitutako plaza-kopurua gainditzen duten hautagai guztiak agertuko dira, betiere praktiketako funtzionario izendatutako pertsonaren batek izendapen horri uko egiten badio. Azken zerrenda horretan sartzeak ez du bestelako eskubiderik edo horren espektatibarik ekarriko.
I.5.– Lehiaketan baloratu beharreko merezimenduak.
I.5.1.– Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
a) Lan-esperientzia: Apartatu horretan, gehienez 60 puntu emango dira.
Esperientziatzat hartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaz eginiko zerbitzuak.
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako Sarrerako kategoriarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,25 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,10 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Txanda irekian, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletan karrerako funtzionario gisa sartzeko azken 8 urteetan deitu diren hautaketa-probetako ariketaren bat gainditzeagatik, betiere hautagaiak dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez badu:
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 4 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 2 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
Apartatu horretan, gehienez 28 puntu emango dira.
c) Tituluak: Titulu akademikoak gehienez 9 punturekin baloratuko dira, honela:
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak: 3 puntu.
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren eranskinean jasotakoak dira, eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-adarrari buruzkoak izan beharko dute, honako esparru hauetan: Administrazio eta Kudeaketa Publikoa, Zientzia Politikoak, Soziologia, Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Berrikuntzaren Administrazioa eta Kudeaketa, Ekonomia Finantzarioa eta Aktuariala, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.
Ez dira baloratuko deialdian parte hartzeko eskatzen diren eta betekizun gisa alegatu diren tituluak.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntza berari dagokionez, C1 maila edo goragokoa egiaztatzen dutenei ez zaie B2 maila baloratuko.
I.5.2.– Aurreko apartatuan zerrendatutako merezimenduak alegatzeko eta, hala badagokio, egiaztatzeko, dagokion izapidean deklaratuko dira, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamabosgarren oinarri orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.
I.6.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, eta ez zaie lehentasunik emango.
I.7.– Hautaketa-ikastaroa.
I.7.1.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia.
I.4.4 puntuan aipatzen den zerrendan dauden hautagaiei, praktiketako funtzionario izendatu badituzte, hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deituko zaie. Hautaketa-ikastaro horrek bi fase izango ditu:
a) Prestakuntza-ikastaroa.
b) Praktikaldia Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
I.7.2.– Prestakuntza-ikastaroaren xedea eta helburua.
Prestakuntza-ikastaroaren helburua izango da eskalako lanpostuak eta, bereziki, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoak, Sarrerako kategoriakoak, betetzeko behar diren ezagutza teorikoetan sakontzea, bai eta horiek praktikan aplikatzea ere Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako –Sarrerako kategoria– lanpostuak txertatzen diren toki-administrazioetan.
Prestakuntza-ikastaroaren edukia, iraupena eta programa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori ikastaroa egin behar duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
I.7.3.– Prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.
Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu irakasleek ikastaroan gai bakoitzari eman dizkioten kalifikazio partzialak, bai eta ikastaroaren programa osoan gai bakoitzari dagokion haztapena ere.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dira prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak.
I.7.4.– Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Prestakuntza-ikastaroaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, bost egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtuko dira automatikoki.
Erreklamazioak aurkezten badira, horiek ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak prestakuntza-ikastaroaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
I.7.5.– Praktikaldia.
Prestakuntza-ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Praktikaldiaren helburua izango da eskalako lanpostuetan eta, bereziki, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoetan –Sarrerako kategorian– jardutearen errealitate praktikoa ezagutzea, haien eginkizunei buruzko hainbat jarduera aztertuz eta behar diren eduki teorikoen aplikazioan sakonduz.
Hautaketa-praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori hautaketa-ikastaroa gainditu duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
Praktikaldiaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu praktiketako tutoreek aurkeztutako txostenak.
I.7.6.– Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten hautagaiek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren arauetan garatutako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen agintaritzaren ebazpen arrazoitu baten bidez, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatuta.
I.8.– Azken kalifikazioa.
Hautagaien azken kalifikazioa lehiaketa-fasean lortutako puntuazioaren eta hautaketa-ikastaroa gainditu izanaren araberakoa izango da.
Berdinketa gertatuz gero, lehiaketa-fasean lortutako guztizko puntuazioari erreparatuko zaio. Eta berdinketak jarraitzen badu, hurrenkera merezimendu bakoitzeko puntuazio handiena kontuan hartuta ezarriko da, I.5 apartatuan aurreikusitako hurrenkeran agertzen diren bezala. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.
II. ERANSKINA
KONTU-HARTZAILETZA - DIRUZAINTZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, OPOSIZIO-LEHIAKETA SISTEMAREN BIDEZ SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK, ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN EGONKORTZE-PROZESUEN ESPARRUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN
II.1.– Deialdiko plazak.
Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, 2 plazarako deialdia egiten da, txanda ireki bidez, 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:
a) Sarbide orokorraren modalitatea: 2.
b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.
II.2.– Parte hartzeko betekizunak.
II.2.1.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorretako zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako betekizunak bete behar dituzte plazak eskuratu nahi dituztenek.
II.2.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean lehiatzen diren pertsonek aitortuta izan beharko dute ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun orokorra, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren bederatzigarren oinarri orokorraren 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.
II.2.3.– Hautaketa-sistematzat lehiaketa duten deialdi honetan izena emateko tasa 23,49 eurokoa da.
II.2.4.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren zortzigarren oinarri orokorraren 1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko eskatzen den titulua lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua da.
II.3.– Lanpostuak esleitzeko betekizun espezifikoak.
Deialdiko lanpostu guztiek nahitaezko hizkuntza-eskakizuna dute esleituta, derrigortasun-data igarota dutelako; hori dela-eta, hizkuntza-eskakizun hori edukitzea betekizuna izango da lanpostua betetzeko eta, beraz, lehen destino gisa esleitzeko.
Aurrekoa gorabehera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan, hautagaietako batek ere ez badu hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzen, 3. hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio lanpostu horri, lanpostua betetzeko ondorioetarako soilik.
II.4.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.
II.4.1.– Hautagaiak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez hautatuko dira, eta, ondoren, hautaketa-ikastaroa egingo da.
II.4.2.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu eta gero, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena emango du, eta lehenengo ariketaren data, tokia eta ordua adieraziko ditu. Ebazpen hori Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
II.4.3.– Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpenean prozesurako onartutzat agertzen diren hautagaiek egin ahal izango dute lehenengo ariketa. Era berean, baztertutzat agertzen direnek ere egin ahal izango dute, baldin eta, ariketa egiteko unean, kanporatzearen aurkako errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen badute eta oraindik ebazpena jakinarazi ez bazaie.
II.4.4.– Azpieskala bakoitzean lehiatzen diren hautagaiei deialdi bakarra egingo zaie oposizio-faseko ariketa bakoitzerako. Hautagai bakoitzak, nork bere burua identifikatzeko, nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko du probetara. Agiri horietakoren bat aurkezten ez dutenek ariketa egin ahal izango dute; hala ere, ariketa hori baliozkoa eta eraginkorra izan dadin, beharrezkoa izango da ondoren identifikatzea, epaimahai kalifikatzaileak ezartzen duen moduan.
II.4.5.– Bigarren ariketa egiteko iragarkia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratuko du, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean aipatutako bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean, ariketa hasi baino bost egun lehenago, gutxienez.
II.4.6.– Epaimahai kalifikatzaileak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko dizkie egokitzapenik behar eta eskabidean hala adierazi duten hautagaiei; horrela, aukera-berdintasunean arituko dira gainerako parte-hartzaileekin, betiere hori eginda probaren edukia desitxuratzen ez bada eta eskatutako gaitasun-maila jaisten edo okerragotzen ez bada.
II.4.7.– Ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren –Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean–, bost egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtuko dira automatikoki.
Erreklamazioak aurkezten badira, horiek ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak ariketen emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
II.4.8.– Oposizio-faseko ariketa guztien emaitzak behin betiko bihurtu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak gaindituen puntuazioen behin betiko zerrenda argitaratzeko aginduko du, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena emango du, zeinaren bidez hogei egun balioduneko epea emango baitzaie gainditu dutenen behin betiko zerrendan dauden hautagaiei balora daitezkeen merezimenduak alega ditzaten. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da ebazpen hori.
II.4.9.– Hautagaiek hautaketa-prozesuan baloratu behar diren merezimenduak alegatu eta, hala badagokio, egiaztatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak merezimendu horien behin-behineko balorazioa egingo du. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak lehiaketa-faseko behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko ebazpena emango du.
II.4.10.– Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek bost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko. Epe hori ezingo da inola ere erabili alegatzeko eta egiaztatzeko eman den epean alegatu ez diren eta, hala badagokio, egiaztatu ez diren merezimendu berriak sartzeko.
II.4.11.– Epaimahai kalifikatzaileak erreklamazioak ebatzi ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaliko dio oposizio-fasean eta lehiaketa-fasean lortutako puntuazioaren baturaren arabera ordenatutako oposiziogileen proposamena, eta inola ere ezingo du gainditu sistema honek eta azpieskala honetarako iragarritako guztizko plazen kopurua, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraziko dio aipatutako proposamena, zerrenda nominalean agertzen direnak praktiketako funtzionario izenda ditzan.
Berdinketa gertatuz gero, oposizio-faseko bigarren ariketan lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan hurrenkera ezartzeko, eta, hori nahikoa ez bada, oposizio-faseko lehenengo ariketan lortutakoa, hurrenkera horretan; berdinketak jarraitzen badu, merezimendu bakoitza hartuko da kontuan, II.5.2 puntuan aurreikusitako hurrenkeran. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.
II.4.12.– Epaimahai kalifikatzaileak, bere proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaltzearekin batera, horrek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari praktiketako funtzionarioak izendatzea proposa diezaion, agintaritza horri azken bilkuraren akta igorriko dio. Akta horretan, puntuazio-hurrenkeraren arabera, deitutako plaza-kopurua gainditzen duten hautagai guztiak agertuko dira, betiere praktiketako funtzionario izendatutako pertsonaren batek izendapen horri uko egiten badio. Azken zerrenda horretan sartzeak ez du bestelako eskubiderik edo horren espektatibarik ekarriko.
II.5.– Hautaketa-prozesua.
II.5.1.– Oposizio-fasea.
II.5.1.1.– Oposizioan, ondoren adierazten diren nahitaezko ariketak egin beharko dira. Ariketa horiek baztertzaileak izango dira.
Lehenengo ariketa: Idatziz garatu beharko da, gehienez ere 2 orduz, gai orokor bat, II.10 puntuan jasotako gai-zerrendan agertzen diren edukiekin zerikusia duten gaiei buruzkoa. Gai hori epaimahai kalifikatzaileak proposatutako 2 gairen artean aukeratu beharko du hautagaiak.
Bigarren ariketa: idatziz ebatzi beharko dira bi kasu praktiko, bata izaera juridikokoa eta bestea ekonomikoa, epaimahai kalifikatzaileak zehazten dituen Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako eginkizunei buruzkoak (Diruzaintzakoak barne), gehienez 3 orduko epean, eta gai-zerrendako gaiekin lotuta egongo dira. Lege-testuak kontsultatu ahal izango dira, eta kalkulatzeko makina estandarrak eta zientifikoak erabili ahal izango dira, baina programagarriak edo finantzarioak ez direnak.
Ariketa honetan, ezagutza teorikoak aztertzeko eta modu arrazoituan aplikatzeko gaitasuna baloratuko da, planteatutako kasu praktikoak ebazteko.
Epaimahai kalifikatzaileak behar diren neurriak hartuko ditu, ariketak hautagaiak nor diren jakin gabe zuzenduko direla bermatzeko. Epaimahai kalifikatzaileak baztertu egingo ditu ariketetan hautagaia nor den jakitea ahalbidetzen duten markak edo zeinuak egiten dituzten hautagaiak.
II.5.1.2.– Ariketen kalifikazioa.
Enplegu publikorako sarbidea arautu behar duten publikotasun, gardentasun, objektibotasun eta segurtasun juridikoko printzipioak errespetatzeko, epaimahai kalifikatzaileak deialdi honetan ezarritako puntuazio-baremoen arabera kalifikatu beharko ditu hautagaien ariketak.
Oposizio-faseko ariketa guztiak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, eta honela kalifikatuko dira:
Lehenengo ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bigarren ariketa: 0tik 30 puntura emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 puntu lortu beharko dira. Ariketa honen kalifikazioa hiru hamartarrekin egingo da.
Bi kasu praktikoetako bakoitza 0 eta 15 puntu artean kalifikatuko da. Gainditzeko, kasu praktiko bakoitzean 7,5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da, eta ariketa honetan, gutxienez, 15 puntuko guztizko kalifikazioa lortu beharko da.
Bi ariketak gainditu ondoren, ariketa baztertzaile bakoitzean lortutako puntuazioak batzearen emaitza izango da azken kalifikazioa.
II.5.2.– Lehiaketa-fasea.
II.5.2.1.– Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
a) Lan-esperientzia: Apartatu horretan, gehienez 24 puntu emango dira.
Esperientziatzat hartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaz eginiko zerbitzuak.
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako Sarrerako kategoriarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,10 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,05 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.
Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
b) Txanda irekian, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletan karrerako funtzionario gisa sartzeko azken 8 urteetan deitu diren hautaketa-probetako ariketaren bat gainditzeagatik, betiere hautagaiak dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez badu:
1.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian sartzeko eginiko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 2 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Idazkaritzako azpieskaletan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 1 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.
Apartatu horretan, gehienez 10 puntu emango dira.
c) Tituluak: Titulu akademikoak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, honela:
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak: 2 puntu.
Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren eranskinean jasotakoak dira, eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-adarrari buruzkoak izan beharko dute, honako esparru hauetan: Administrazio eta Kudeaketa Publikoa, Zientzia Politikoak, Soziologia, Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Berrikuntzaren Administrazioa eta Kudeaketa, Ekonomia Finantzarioa eta Aktuariala, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.
Ez dira baloratuko deialdian parte hartzeko eskatzen diren eta alegatu diren tituluak.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 2 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:
– C1 maila edo handiagoa: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
Hizkuntza berari dagokionez, C1 maila edo goragokoa izan eta egiaztatzen dutenei ez zaie B2 maila baloratuko.
II.6.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, eta ez zaie lehentasunik emango.
II.7.– Hautaketa-ikastaroa.
II.7.1.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia.
II.4.11 puntuan aipatzen den zerrendan dauden hautagaiei, praktiketako funtzionario izendatu badituzte, hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deituko zaie. Hautaketa-ikastaro horrek bi fase izango ditu:
a) Prestakuntza-ikastaroa.
b) Praktikaldia Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
II.7.2.– Prestakuntza-ikastaroaren xedea eta helburua.
Prestakuntza-ikastaroaren helburua izango da eskalako lanpostuak eta, bereziki, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoak, Sarrerako kategoriakoak, betetzeko behar diren ezagutza teorikoetan sakontzea, bai eta horiek praktikan aplikatzea ere Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako –Sarrerako kategoria– lanpostuak txertatzen diren toki-administrazioetan.
Prestakuntza-ikastaroaren edukia, iraupena eta programa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori ikastaroa egin behar duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
II.7.3.– Prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.
Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu irakasleek ikastaroan gai bakoitzari eman dizkioten kalifikazio partzialak, bai eta ikastaroaren programa osoan gai bakoitzari dagokion haztapena ere.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dira prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak.
II.7.4.– Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.
Prestakuntza-ikastaroaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, bost egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtuko dira automatikoki.
Erreklamazioak aurkezten badira, horiek ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak prestakuntza-ikastaroaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.
II.7.5.– Praktikaldia.
Prestakuntza-ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.
Praktikaldiaren helburua izango da eskalako lanpostuetan eta, bereziki, Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalakoetan –Sarrerako kategorian– jardutearen errealitate praktikoa ezagutzea, haien eginkizunei buruzko hainbat jarduera aztertuz eta behar diren eduki teorikoen aplikazioan sakonduz.
Hautaketa-praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori hautaketa-ikastaroa gainditu duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
Praktikaldiaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu praktiketako tutoreek aurkeztutako txostenak.
II.7.6.– Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten hautagaiek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren arauetan garatutako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen agintaritzaren ebazpen arrazoitu baten bidez, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatuta.
II.8.– Azken kalifikazioa.
Hautagaien azken kalifikazioa oposizio-fasean eta lehiaketa-fasean lortutako puntuazioen baturaren eta hautaketa-ikastaroa gainditu izanaren araberakoa izango da.
Berdinketa gertatuz gero, oposizio-faseko bigarren ariketan lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan hurrenkera ezartzeko, eta, hori nahikoa ez bada, oposizio-faseko lehenengo ariketan lortutakoa, hurrenkera horretan; berdinketak jarraitzen badu, merezimendu bakoitza hartuko da kontuan, II.5.2 puntuan aurreikusitako hurrenkeran. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.
II.9.– Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalarako –Sarrerako kategoria– gordetako lanpostuak bitarteko izaeraz betetzeko hautagaien zerrendak egitea.
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zerrenda bat egingo du, non jasoko baitira Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalan –Sarrerako kategoria– Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko oposizio-faseko ariketa bat edo batzuk gainditu dituzten hautagaiak. Hautagai horiek dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez dutenak izango dira.
Zerrendetako lehentasun-ordena hautagaiek oposizio-faseko probetan lortutako puntuazioaren arabera ezarriko da, irizpide hauek hurrenez hurren aplikatuz:
1.– Gainditutako ariketa-kopuru handiena.
2.– Oposizio-faseko puntuazio handiena.
II.10.– Gai-zerrenda.
II.10.1.– Oposizio-faseko ariketek izango duten gai-zerrenda hurrengo apartatuan dago jasota. Zerrendatutako araudia aldatzen bada, oposizio-fasean aurreikusitako probak egiten diren egunean indarrean dagoenarekin ordezkatu beharko da.
II.10.2.–: Oposizio-faseko gaiak:
1. gaia.– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.
2. gaia.– 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa: Toki-autonomia eta udalerrien eskumenak. Udalerrien antolaketa eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua.
3. gaia.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
4. gaia.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena eta 3/2022 Legea, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarena.
5. gaia.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora: Atariko titulua; Lehenengo liburua; Bigarren liburua eta Bigarren, Hirugarren eta Laugarren xedapen gehigarriak.
6. gaia.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzeei buruzkoa.
7. gaia.– 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.
8. gaia.– Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).
9. gaia.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako toki-ogasunak arautzen dituzten foru-arauak: 1/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Arabako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Toki Ogasunei buruzkoa. 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena.
10. gaia.– Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 2/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 4/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 12/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 6/1990 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren bidez onartutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kudeaketaren zenbait alderdi garatzen dituena.
11. gaia.– Ekonomia-jardueren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 3/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 2/1992 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena. 1/1993 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren testu bategina onartzen duena. 905/1991 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Diputatuen Kontseiluarena, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 19ko 43/1989 Foru Arauaren erregelamenduzko garapena onartzen duena. Bizkaiko Foru Aldundiaren 120/2010 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez Ekonomia Jardueren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen baitira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren azaroaren 19ko 80/1991 Foru Dekretua, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren kudeaketarekin lotutako zenbait alde arautzen dituena.
12. gaia.– Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 6/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa. 14/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.
13. gaia.– Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia: 5/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 10/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzkoa. 15/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarena.
14. gaia.– Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen foru-araudia. 4/2021 Araugintzako Foru Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, irailaren 29koa, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina onartzen duena. 8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa. 16/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.
15. gaia.– 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Tributuena.
16. gaia.– Lurralde historikoetako zergei buruzko foru-arau orokorrak: 6/2005 Foru Arau Orokorra, otsailaren 28koa, Arabako zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzkoa. 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergei buruzkoa.
18. gaia.– EHA/3565/2008 Agindua, abenduaren 3koa, toki-entitateen aurrekontuen egitura onartzen duena.
19. gaia.– Lurralde historikoetako toki-entitateen aurrekontuei buruzko foru-arauak: 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa. 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-entitateen aurrekontuei buruzkoa.
20. gaia.– Toki-entitateen kontabilitate-esparru erregulatzailea:
– EHA/4040/2004 Agindua, azaroaren 23koa, tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1781/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen ohiko ereduaren jarraibidea onartzen duena.
– HAP/1782/2013 Agindua, irailaren 20koa, tokiko kontabilitatearen eredu sinplifikatuaren jarraibidea onartzen duena eta azaroaren 23ko EHA/4040/2004 Aginduaren bidez onartutako tokiko kontabilitatearen oinarrizko ereduaren jarraibidea aldatzen duena.
– HAC/836/2021 Agindua, uztailaren 9koa, tokiko sektore publikoko urteko kontu kontsolidatuak egiteko arauak onartzen dituena.
– 56/2015 Foru Dekretua, azaroaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena: 1. eranskina (Arabako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua onartzen duena. 1. eranskina (Bizkaiko toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
– 86/2015 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitatearen arau-esparrua ezartzen duena: 1. eranskina (Gipuzkoako toki-entitateen kontabilitateari buruzko jarraibidea), 2. eranskina (Toki-entitateen aurrekontu-egitura) eta 3. eranskina (Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra toki-administrazioari egokituta).
21. gaia.– Euskararen erabilera Administrazio Publikoan Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.
22. gaia.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko: atariko titulua, I. eta II. tituluak.
24. gaia.– Informazio publikora irispidea izateko eskubidea. Datu pertsonalen babesa. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Eskubide digitalak.
RSS