Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2022ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5403

AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko erabakiaren bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan. Eskaintzaren xede ziren lanpostuen kopurua hartutako erabakiaren eranskinean agertzen zen, eta 9 plaza Idazkaritzako azpieskalakoak ziren, Sarrerako kategoriakoak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzeko prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduak 1.2 oinarrian adierazten duenez, hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko dira, eta oinarri espezifiko horietan zehaztuko dira, besteak beste, honako hauek: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txanden arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, gaitegiaren zati espezifikoa hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa denean, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko prozesuetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, eta, era berean, oinarri espezifikoak onartzen dira.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren eta zortzigarren xedapenetan ezarritakoaren arabera; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera (2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengoak emandako idazketan); eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1 i) artikuluan emandako eskuduntzen arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3 f) artikuluan xedatuarekin lotuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egitea, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen eranskinean jasotzen diren oinarri espezifikoak.

Hirugarren artikulua.– Agindu honen bidez deitutako hautaketa-prozesuko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarren artikulua.– Ezartzea euskara-ezagutzek 2023ko abuztuaren 1a baino lehenago egon behar dutela egiaztatuta.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien jurisdikzio-organoan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINA
IDAZKARITZAKO AZPIESKALAN, SARRERAKO KATEGORIAN, LEHIAKETA-SISTEMAREN BIDEZ SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRIAK, ESTATURAKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI-ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEN EGONKORTZE-PROZESUEN ESPARRUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EREMUAN

I.1.– Deialdiko plazak.

Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, 9 plazarako deialdia egiten da, txanda ireki bidez, 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 8.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.

I.2.– Parte hartzeko betekizunak.

I.2.1.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorretako zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako betekizunak bete behar dituzte plazak eskuratu nahi dituztenek.

I.2.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean lehiatzen diren pertsonek aitortuta izan beharko dute ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun orokorra, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren bederatzigarren oinarri orokorraren 1. apartatuan aurreikusitakoaren arabera.

I.2.3.– Hautaketa-sistematzat lehiaketa duten deialdi honetan izena emateko tasa 23,49 eurokoa da.

I.2.4.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren zortzigarren oinarri orokorraren 1.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, Idazkaritzako azpieskalan –Sarrerako kategorian– sartzeko eskatzen den titulua lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua da.

I.3.– Lanpostuak esleitzeko hizkuntza-eskakizunaren betekizunak.

Derrigortasun-data igarota edukitzeagatik hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa duten lanpostuetan, hizkuntza-eskakizun hori edukitzea betekizuna izango da lanpostua betetzeko eta, beraz, lehen destino gisa esleitzeko.

Aurrekoa gorabehera, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan, hautagaietako batek ere ez badu hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzen, 3. hizkuntza-eskakizuna aplikatuko zaio lanpostu horri, lanpostua betetzeko ondorioetarako soilik.

I.4.– Hautaketa-prozesuaren deskribapena.

I.4.1.– Hautagaiak lehiaketa-sistemaren bidez hautatuko dira, eta, ondoren, hautaketa-ikastaroa egingo da.

I.4.2.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpena emango du, eta hogei egun balioduneko epea emango zaie hautagaiei baloratzeko moduko merezimenduak alega ditzaten. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da ebazpen hori.

I.4.3.– Hautagaiek hautaketa-prozesuan baloratu behar diren merezimenduak alegatu eta, hala badagokio, egiaztatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak merezimendu horien behin-behineko balorazioa egingo du. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak lehiaketa-faseko behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko ebazpena emango du.

I.4.4.– Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek bost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko. Epe hori ezingo da inola ere erabili alegatzeko eta egiaztatzeko eman den epean alegatu ez diren eta, hala badagokio, egiaztatu ez diren merezimendu berriak sartzeko.

I.4.5.– Epaimahai kalifikatzaileak erreklamazioak ebatzi ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaliko dio bere proposamena, zuzendari horrek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari aurkez diezaion, sistema horren bidez deitutako lanpostu-kopuruan puntuazio handiena duten hautagaiak praktiketako funtzionario izenda ditzan. Ezin izango dira praktiketako funtzionario izendatu deitutako plazen hizkuntza-eskakizuna ez duten pertsonak, hizkuntza-eskakizun hori nahitaezkoa denean.

Proposatutako pertsonen zerrenda, zeinak ezin izango baitu gainditu Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera deitutako guztizko plaza-kopurua, txanda bakoitzeko hautagaien puntuazio-ordenaren arabera zehaztuko da, eta desgaitasuna duten pertsonen txandan gainditu dutenen zerrenda bereiziko du, hala badagokio.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren laugarren oinarri orokorrean aurreikusten den bezala, desgaitasuna duen hautagairen batek, zeina erreserba-kupotik aurkeztu baita, sarbide orokorreko modalitateko hautagaiek baino puntuazio handiagoa badu merezimendu-fasean eta ez badu plazarik lortzen kupo horretan, eta haren puntuazioa sarbide orokorreko sistemako beste hautagai batzuek lortutakoa baino handiagoa bada, sarbide orokorreko sisteman sartuko da, puntuazio-hurrenkeraren arabera.

Berdinketa gertatuz gero, berdinketa izan duten hautagaiek merezimendu bakoitzean lortutako puntuaziorik handiena hartuko da kontuan, I.5 puntuan aurreikusitako hurrenkeran. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.

I.4.6.– Epaimahai kalifikatzaileak, aurreko apartatuan adierazitako proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari bidaltzearekin batera, agintaritza horri azken bilkuraren akta igorriko dio. Akta horretan, puntuazio-hurrenkeraren arabera, deitutako plaza-kopurua gainditzen duten hautagai guztiak agertuko dira, betiere praktiketako funtzionario izendatutako pertsonaren batek izendapen horri uko egiten badio. Azken zerrenda horretan sartzeak ez du bestelako eskubiderik edo horren espektatibarik ekarriko.

I.5.– Lehiaketan baloratu beharreko merezimenduak.

I.5.1.– Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Lan-esperientzia: Apartatu horretan, gehienez 60 puntu emango dira.

Esperientziatzat hartzen dira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaz eginiko zerbitzuak.

1.– Idazkaritzako azpieskalako Sarrerako kategoriarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,25 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.

2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskaletarako gordetako lanpostuetan eginiko zerbitzuengatik: 0,10 puntu emango dira lan eginiko hilabete bakoitzeko.

Zenbaketa egiteko, azken 20 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

b) Txanda irekian, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako azpieskaletan karrerako funtzionario gisa sartzeko azken 8 urteetan deitu diren hautaketa-probetako ariketaren bat gainditzeagatik, betiere hautagaiak dagokion hautaketa-prozesua gainditu ez badu:

1.– Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 4 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.

2.– Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako edo Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskaletan sartzeko deialdietan gainditutako ariketa bakoitzeko: 2 puntu emango dira gainditutako ariketa bakoitzeko.

Apartatu horretan, gehienez 28 puntu emango dira.

c) Tituluak: Titulu akademikoak gehienez 9 punturekin baloratuko dira, honela:

Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak: 3 puntu.

Lizentzia edo graduko unibertsitate-titulu ofizialak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abuztuaren 16ko Ebazpenaren eranskinean jasotakoak dira, eta Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza-adarrari buruzkoak izan beharko dute, honako esparru hauetan: Administrazio eta Kudeaketa Publikoa, Zientzia Politikoak, Soziologia, Zientzia Juridikoak, Zuzenbidea, Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Berrikuntzaren Administrazioa eta Kudeaketa, Ekonomia Finantzarioa eta Aktuariala, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak.

Ez dira baloratuko deialdian parte hartzeko eskatzen diren eta betekizun gisa alegatu diren tituluak.

d) Hizkuntzak.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

– B2 maila: 0,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Hizkuntza berari dagokionez, C1 maila edo goragokoa egiaztatzen dutenei ez zaie B2 maila baloratuko.

I.5.2.– Aurreko apartatuan zerrendatutako merezimenduak alegatzeko eta, hala badagokio, egiaztatzeko, dagokion izapidean deklaratuko dira, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamabosgarren oinarri orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

I.6.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikulua betetze aldera, ez da aplikatuko artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan, eta ez zaie lehentasunik emango.

I.7.– Hautaketa-ikastaroa.

I.7.1.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia.

I.4.4 puntuan aipatzen den zerrendan dauden hautagaiei, praktiketako funtzionario izendatu badituzte, hautaketa-ikastaroan parte hartzeko deituko zaie. Hautaketa-ikastaro horrek bi fase izango ditu:

a) Prestakuntza-ikastaroa.

b) Praktikaldia Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.

I.7.2.– Prestakuntza-ikastaroaren xedea eta helburua.

Prestakuntza-ikastaroaren helburua izango da eskalako lanpostuak eta, bereziki, Idazkaritzako azpieskalakoak, Sarrerako kategoriakoak, betetzeko behar diren ezagutza teorikoetan sakontzea, bai eta horiek praktikan aplikatzea ere Idazkaritzako azpieskalako –Sarrerako kategoria– lanpostuak txertatzen diren toki-administrazioetan.

Prestakuntza-ikastaroaren edukia, iraupena eta programa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori ikastaroa egin behar duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.

I.7.3.– Prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu irakasleek ikastaroan gai bakoitzari eman dizkioten kalifikazio partzialak, bai eta ikastaroaren programa osoan gai bakoitzari dagokion haztapena ere.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko dira prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak.

I.7.4.– Emaitzak argitaratzea eta horien aurkako erreklamazioak aurkeztea.

Prestakuntza-ikastaroaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, bost egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtuko dira automatikoki.

Erreklamazioak aurkezten badira, horiek ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak prestakuntza-ikastaroaren emaitzen behin betiko zerrenda argitaratuko du lehen adierazitako lekuetan.

I.7.5.– Praktikaldia.

Prestakuntza-ikastaroa amaitutakoan, ikastaroa gainditzen duten pertsonek praktikaldia egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko foru- edo toki-administrazioren batean.

Praktikaldiaren helburua izango da eskalako lanpostuetan eta, bereziki, Idazkaritzako azpieskalakoetan –Sarrerako kategorian– jardutearen errealitate praktikoa ezagutzea, haien eginkizunei buruzko hainbat jarduera aztertuz eta behar diren eduki teorikoen aplikazioan sakonduz.

Hautaketa-praktikaldiaren edukia eta iraupena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ezarriko dira. Ebazpen hori hautaketa-ikastaroa gainditu duten hautagaiei jakinaraziko zaie, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorren hamargarren oinarri orokorrean adierazitako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.

Praktikaldiaren kalifikazioa «Gai» edo «Ez gai» izango da, eta, hori zehazteko, epaimahai kalifikatzaileak kontuan hartu beharko ditu praktiketako tutoreek aurkeztutako txostenak.

I.7.6.– Hautaketa-ikastaroa gainditzen ez duten hautagaiek, deialdi honetan aurreikusitako eta deialdiaren arauetan garatutako kalifikazio-prozeduraren arabera, karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen agintaritzaren ebazpen arrazoitu baten bidez, hautaketa-ikastaroa ebaluatzeko ardura duen organoak proposatuta.

I.8.– Azken kalifikazioa.

Hautagaien azken kalifikazioa lehiaketa-fasean lortutako puntuazioaren eta hautaketa-ikastaroa gainditu izanaren araberakoa izango da.

Berdinketa gertatuz gero, lehiaketa-fasean lortutako guztizko puntuazioari erreparatuko zaio. Eta berdinketak jarraitzen badu, hurrenkera merezimendu bakoitzeko puntuazio handiena kontuan hartuta ezarriko da, I.5 apartatuan aurreikusitako hurrenkeran agertzen diren bezala. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa egingo da.


Azterketa dokumentala