
238. zk., 2022ko abenduaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5396
IRAGARKIA, 2022ko azaroaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa. (2021eko Ekintzaileen Deialdia)
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak dirulaguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenak eman ditu, enpresa-ideia bat garatzeko laguntzen deialdiaren babesean. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran (2021-06-16ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpenak jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS