Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2022ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5395

IRAGARKIA, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitzaie Segurtasun Sailak zehatutako pertsonei, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kontrolatzeko ezarritako murrizketak ez betetzeagatik (Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.6. artikulua urratzeagatik), zer izapide egin behar dituzten ezarritako isunen zenbatekoa eta dagozkien interesak itzul diezazkieten.

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez (EHAAn argitaratua), baliogabetu egin ziren Covid-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzean Segurtasun Sailak ezarritako zehapen-ebazpenak.

I. eta III. eranskinetan agertzen diren pertsonek dagoeneko ordainduta zeukaten isuna. Bada, pertsona guztiei haien zenbatekoa itzultzeko jarraitu beharreko izapideak jakinarazten saiatu zen, baina ezinezkoa izan da jakinarazpen horiek egitea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (APEL) 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

I. eranskinean daude bankuko daturik ez izanagatik, kobratutako zehapenen zenbatekoa itzuli ezin zaien pertsonak. Datu horiek emateko, II. eranskinean agertzen den Hirugarrenen Alta inprimakia bete beharko dute. Telematikoki ematea proposatzen dugu, baina paperean ere egin daiteke.

1.- Kudeaketa telematikoa:

Horretarako, esteka honetara jo behar da: https://www.euskadi.eus/zehapena_isuna/herritarren-segurtasuna/web01-tramite/eu/, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bidez identifikatu.

2.- Kudeaketa paperean:

Hirugarrenen Alta formularioa (II. eranskina) bidali beharko da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako Araubide Juridiko Publikoaren Arlora (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia). (SIR O00028484).

APELen 16.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, honela igorri ahal izango da:

a) Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoen bidez (Zuzenean, Herritarrentzako Arreta Bulegoa), helbide hauetan:

Kale Nagusia 85, 48011, Bilbao, Bizkaia

Andia kalea 13, 20004, Donostia, Gipuzkoa

Ramiro Maeztu kalea 10 behea, 01008, Vitoria-Gasteiz, Araba

b) Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo tokiko administrazioko edozein organotako erregistroen bidez, APELen 16.4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Posta-bulegoetan, posta ziurtatu bidez, gutun-azal irekian, posta-zerbitzuen prestazioa arautzen duen Erregelamenduaren 31. artikuluan ezarritako moduan (abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuak onartua).

III. eranskinean daude bankuko datuak eman dituzten pertsonak, baina datuok akatsen edo ez-egiteren bat izanagatik, nola zuzendu behar zituzten ezin izan zaien jakinarazi. Horren berri izateko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko duzue (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950, Erandio, Bizkaia (SIR O00028484).

Erandio, 2022ko azaroaren 30a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala