
238. zk., 2022ko abenduaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5389
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Saioa Larraza Arnanz andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Saioa Larraza Arnanz Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***0587**. Kodea: AGC8L1 – D00051-22. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko azaroaren 30a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS