Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2022ko abenduaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5388

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Patricia Aspichueta Celaá andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 13ko ebazpenak (2022ko maiatzaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Fisiologia» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Patricia Aspichueta Celaá andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6062**. Kodea: PLC8L1-D00081-2. Jakintza arloa: Fisiologia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Biokimika Medikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko azaroaren 29a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala