Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2022ko abenduaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5378

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 11koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena. Horren bidez dirulaguntzak ematen dira 2022-2023 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez dirulaguntzak ematen dira 2022-2023 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programen garapena finantzatzeko.

Eskaeren espedienteak aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua da dirulaguntzak ematea ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko lanbide-heziketako ikasleei 2022-2023 ikasturtean zehar tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko, ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez. Gastua, alabaina, lanbide-heziketako titulua lortzera bideratu behar da. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira horiek, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen dira; horrez gain, bertan ezarri dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.

2. artikulua.– Dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 70,698koa izango da, betiere 2022ko ekainaren 28ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala