
237. zk., 2022ko abenduaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5376
AGINDUA, 2022ko azaroaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Nicolás Larburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikastetxe publikoen izen bereziak aldatzeko baimena eman zen. Agindu horren eranskinean «Nicolás Larburu» izen berri berezia baimendu zen Barakaldon (Bizkaia) Aldapa kaleko 3. zenbakian egoitza duen Lanbide Heziketako Ikastetxe Politeknikorako.
Barakaldoko «Nicolás Larburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko ikastetxearen zuzendari eta Gizarte Kontseiluren lehendakariak eta Gizarte Kontseiluren idazkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa (maiatzaren 4ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Nicolás Larburu» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Barakaldo» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua deituko da. Ikastetxea Bizkaian dago, Barakaldoko udalerriko Aldapa kaleko 3Bn, eta 48001026 eta 014069 kode-zenbakiak ditu.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS