Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2022ko abenduaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5373

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 2koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Hércules Formación SLri berritzen baitzaio aitortutako erakunde gisa profesional baimenduak prestatzeko emandako baimena «Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak» espezialitatean.

Espedientea: EXD/2022/001.

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2017ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, Hércules Formación SLri, baimena eman zitzaion profesional baimenduen prestakuntzarako aitortutako erakunde gisa aritzeko, «Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak» espezialitatean.

Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko egun aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– 2020ko urriaren 18an, Hércules Formación SLk eskabidea aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, «Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak» espezialitatean.

Lau.– Eskabide horrekin batera, Industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren; zehazki, hauek:

• Erakundearen identifikazio-datuak, bere egoitza soziala hau delarik: Lugar de San Jose z.g. (15008) A Coruña. Prestakuntza emateko Erakundeen Estatuko Erregistroa dauka, 3274 zenbakiarekin, eta Erakunde antolatzaile baimena, B154861AE zenbakiarekin.

• Erakundeak dagozkion prestakuntza ekintzak emateko dauzkan giza baliabideen deskribapena.

• Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.

• Erakunde eskatzailearen eta Grúas Hidráulicas Fersa, SLren artean sinatutako hitzarmena. Non, azken honek, bere instalazioak eta garabiak eskatzailearen eskuetan jartzen dituen prestakuntzako ikastaroak Beasain herrian (20200) emateko.

Bost.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu teknikoek egiaztatu dutenez, egokia da aurkeztutako dokumentazioa eta bat dator indarrean dauden araudiekin. Horrenbestez, aldeko txostena egin dute aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da; dekretu horrek arautzen ditu, bada, industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak, eta hainbat espezialitatetako profesional baimenduei banakako kualifikazio-agiriak emateko araubidea eta enpresa baimenduen ziurtagiriak. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak egin du aipatutako dekretuaren erregelamendu-garapena.

Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko egun aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Lau.– Egiaztatuta geratu da Hércules Formación SLk 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako instalazioak dauzkala eta instalazio horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta daudela.

Bost.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko egiaztagiri nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak; era berean, egiaztatu da aurkeztutako agiriak indarrean dauden araudietara egokituta daudela, berriztatu beharreko espezialitatearen alorrari dagokionez.

Sei.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak baimena berriztatzea eskatzen duen espezialitatean ikastaroak emateko dituen giza baliabideak.

Zazpi.– Labur esanda, aipatutako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren alorrean banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Hércules Formación SLri profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, «Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea, A eta B kategoriak» espezialitatean.

Berritze hau indarrean sartzerakoan, 2017an eman zitzaion errejistro zenbakia mantentzen du entitateak, hau da, ERF 602.

2.– Erakunde honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta baimena duten instalazioetan ikastaroak emateko. Baimen honek baldintza hau du: ikastaro bakoitza ematen den bitartean, erabili beharreko 3 garabiek indarrean izan behar dute Derrigorrezko Aldizkako Ikuskapena (DAI), aldeko emaitzarekin. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak betetzen.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2022ko azaroaren 2a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala