Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2022ko abenduaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5372

EBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Fondo Formación Euskadi, S.L.L. elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Esp. Zk./48-EX–D-2022-4.

AURREKARIAK

Bat.– ?2022ko irailaren 26an, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. erakundearen ordezkariak, ondoko espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.

– Garabi mugigarri autopropultsatuen operadorea, A eta B kategorietan.

Bi.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:

– Erakundea identifikatzeko datuak. Egoitzaren helbidea: San Vicente errep., 10. km, (48510 Trapagaran).

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

– Trebakuntza teorikoa gauzatzeko dituen instalazioen deskribapena, eta Transportes y Grúas Aguado, S.L. enpresarekin egindako hitzarmena, Bilboko portuan dauden instalazioak (espigon 3, 4-5 pabiloia, Santurtzi) trebakuntza praktikoa gauzatzeko asmoa baitauka. Gainera, trebakuntza praktikoan erabiliko liratekeen garabi mugigarri autopropultsatuak zehazten dira

Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2022ko urriaren 20an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio Fondo Formación Euskadi, S.L.L. enpresari aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Era berean, egiaztatu egin da erakunde eskatzaileak bete egiten dituela ekainaren 27ko 837/2006 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak. Dekretu horren bidez, jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren «MIE-AEM 4» jarraibide tekniko osagarria onartu zen, garabi mugigarri autopropultsatuei buruzkoa.

Bost.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Fondo Formación Euskadi, S.L.L. erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate honetan.

– Garabi mugigarri autopropultsatuen operadorea, A eta B kategorietan.

2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2022ko urriaren 27a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala