Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2022ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EMPLEADOS DE BANKOA, EPSV DE EMPLEO, BANKOA ETZIRAKO, EPSV DE EMPLEO Y GEROKOA LAN, EPSV DE EMPLEO
5354

IRAGARKIA, «Gerokoa Lan, EPSV de Empleo» entitateak «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» eta «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» xurgatzeagatiko bat-egiteari buruzkoa.

Urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duena) 17.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo», «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» eta «Gerokoa Lan, EPSV de Empleo» entitateek 2022ko azaroaren 24an egin dituzten batzar orokorretan onartu egin dutela «Gerokoa Lan, EPSV de Empleo» entitateak «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» eta «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» xurgatzeagatik bat-egitea, betiere entitate horien gobernu-batzordeek (2022ko azaroaren 9an egindako bileretan) prestatu duten bat-egiteko proiektuan ezarritakoa betez.

Proiektatu den bat-egitearen arabera, «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» eta «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» entitateak likidaziorik gabe desegingo dira, eta horien ondare osoa (bazkideak, onuradunak, eskubideak, betebeharrak eta gizarte-aurreikuspenaren planak barne) «Gerokoa Lan, EPSV de Empleo» entitateari eskualdatuko zaio. Azken entitate horrek oinordetza unibertsalaren bidez jasoko du ondare hori guztia, eta «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» eta «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» entitateen eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da. Bat-egitearen ondorioz, «Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» eta «Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» entitateak desegingo dira.

Donostia, 2022ko azaroaren 24a.

«Gerokoa Lan, EPSV de Empleo» entitateko gobernu-batzordeko presidentea,

JOSE LUIS BARCA HERRERIA.

«Empleados de Bankoa, EPSV de Empleo» entitateko gobernu-batzordeko presidentea,

KEPA EGIGUREN IRIONDO.

«Bankoa Etzirako, EPSV de Empleo» entitateko gobernu-batzordeko presidentea,

JOSE MARIA GASTAMINZA LASARTE.


Azterketa dokumentala