Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2022ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5351

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 283/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

283/2022 prozedura laburtua, interesdun batek eskatua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren ikuskapen eskalako Ofizialordearen kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen da. Deialdia 2022ko maiatzaren 4ko ebazpen bidez egin zen (2022ko maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko azaroaren 15a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala