Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2022ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5350

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Berreskuratze-, Eraldaketa- eta Erresilientzia-planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira.

EEE Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jarduerak ditu bere gain.

Horri dagokionez, EEE hainbat ekintza egiten ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) jasotako helburuak betetzeko. Jarduera horien artean, besteak beste, hainbat laguntza-programa daude. Horien bidez, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi dira jarduera-sektore guztietan.

Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez, Turismoko Konferentzia Sektorialaren 2022ko martxoaren 29ko Akordioa argitaratu zen, Turismoko Enpresen Eraginkortasun Energetikorako eta Ekonomia Zirkularrerako Proiektuetarako Finantzaketa Lerroaren 2022ko aurrekontuari dagokion kredituaren lurralde-banaketari buruzkoa. 2022ko apirilaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (83. zk.) argitaratu zen. Bertan, turismo-ostatuko establezimenduetarako eraikinen berrikuntza bizkortzeko, energia-errendimendua hobetzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta turismo-sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko neurriak ezartzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

2022ko martxoaren 29ko Turismoko Konferentzia Sektorialaren Akordioan xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza 3.942.120 eurokoa dela.

Programa hau gauzatzeak lagundu egingo du Europako Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen. Horretarako, turismoko ostaturako lehengo eraikinak berritzeko jarduerak egingo dira, titularren izaera juridikoa edozein dela ere, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizten laguntzeko, 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Arteztarauaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, energia-aurrezpenari, energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarrien aprobetxamenduari buruzko 2018/2002 Arteztarauak berrikusi duena.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– EEEko zuzendaritza-organoen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programaren oinarriak eta deialdia onartzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea, Berreskuratze-, Eraldaketa- eta Erresilientzia-planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onesteko ebazpen hau.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2022ko azaroaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala