Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2022ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5343

1861/2022 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez eranskinean jasotako esleipenduna, txanda irekiko destinoarena, estatutupeko langile finko izendatzen dela argitaratzen den, Analisi Klinikoko FEMT kategorían, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016-2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onetsi ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 118/2018 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Analista Klinikoa kategorian (Analisi Klinikoko FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan (2018ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1175/2021 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena argitaratu ziren Analisi Klinikoko FEMT kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean 2021eko irailaren 22an argitaratu zen).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1177/2021 Ebazpenaren bidez, eranskinean jasotako esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen zirela argitaratu zen, txanda irekian, Analisi Klinikoko FEMT kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan (2021eko urriaren 5eko EHAA, 199. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenak, oinarri orokorrak onartzen dituenak, ezartzen du 16.7 apartatuan txanda irekiko izangaiei eskainiko zaizkiela, lanpostuaz jabetzeko epea amaitu ondoren, esleitu ez diren destinoak, bai eta, esleitu arren, izendatutako izangaiek aurreikusitako epean jabetzan hartu ez dituzten destinoak ere.

Era berean, apartatu horretan zehazten da destino horiek oinarri orokorretan jasotako esleipen-irizpideen arabera esleituko direla, eta ezin izango zaizkiela esleitu egoera honetan dauden izangaiei: eskatutako baldintza betetzen zuten destino guztiak ez hautatzean, aurreko fasean destinoa lortu ez dutenak.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea eranskineko izangaia estatutupeko langile finko izendatu dela, txanda ireki bidez, Analisi Klinikoko FEMT kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Bigarrena.– Esleipendunak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez duela, ezingo du jabetzan hartu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoa. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunari jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala