Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FRUTERÍA NELY, KOOP. ELK. TXIKIA LIKIDAZIOALDIAN
5337

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Frutería Nely, Koop. Elk. Txikia» sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Indarreko araudian ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da 2022ko azaroaren 2a egin zen batzar orokor eta unibertsalean bazkide guztiek aho batez erabaki zutela «Frutería Nely, Koop. Elk. Txikia» sozietate kooperatiboa aldi berean desegitea eta likidatzea; halaber, kooperatibako bazkide guztien aldeko botoarekin onartu ziren sozietate kooperatiboaren ondare-egoeraren azken balantzea, 2022ko urriaren 3an itxitakoa, eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, likidatzaile bakarrak aurkeztua.

Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.

Santoña, 2022ko azaroaren 3a.

Likidatzailea,

IBON LLAMA HELGUERA.


Azterketa dokumentala