
234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5333
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran isun hertsagarria ezartzeko prozedura iraungitzeko ebazpena jakinarazteari buruzkoa.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 21a.
Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.