Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5331

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko uztailaren 4ko Ebazpena, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroko inskripzioa iraungitzeko prozedura hasteko ebazpena.

Kontuan hartuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikulua, zeinaren arabera interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan, interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik prozedura geldiarazten denean, Administrazioak ohartaraziko dio prozedura iraungi egingo dela hiru hilabete igaro ondoren.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezke, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsona fisiko edo juridiko interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 9a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala