Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5330

IRAGARKIA, zeinaren bidez Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroko inskripzio-ziurtagiria jakinarazten baita.

Nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuaren 12. artikulua kontuan hartuta (erregistroan inskribatzeari buruzkoa), erregistroko arduradunak ofizioz egingo du inskripzio hori, nekazaritza- eta elikagaigintza-industriek aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenetan jasotako oinarrizko datu osagarriak eta espezifikoak oinarri hartuta. Horretarako, inskripzio-ziurtagiria emango da. Era berean, ofizioz egingo dira jarduera uzteari eta gainerako aldaketei buruzko oharrak.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Ziurtagiri hori eskuragarri duzu Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsona fisiko edo juridiko interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 9a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala