Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5326

AGINDUA, 2022ko azaroaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Urnietako (Gipuzkoa) «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena eskatuz «Fundación Maria Rivier» erakundearen legezko ordezkariak aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematen da Urnietako (Gipuzkoa) «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Egun titulartasuna «Fundación María Rivier» erakundeak dauka, eta aurrerantzean «Inspectoría Salesiana Santiago el Mayor» entitateak izango du. Azken horrek subrogatuko ditu titulartasuna aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideak.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 012571 (EAE) eta 20005269 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Magale Presentación de María»

Titularra: Inspectoría Salesiana Santiago el Mayor.

Helbidea: San Juan 1.

Udalerria: Urnieta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

• 2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 133 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: gela ireki bat.

Laugarrena.– Ikastetxearen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala