Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5322

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, zuzendu egiten da 2022ko urriaren 28ko Ebazpenean atzemandako hutsa. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez. Prozedura horren osagarri, prestakuntza-ikastaro bat egingo da, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko (Oinarrizko Eskala eta C-1 Sailkapen-taldea), kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko urriaren 28ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez. Prozedura horren osagarri, prestakuntza-ikastaro bat egingo da, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat sortzeko (Oinarrizko Eskala eta C-1 Sailkapen-taldea), kidego horretan aldi baterako zerbitzua emateko. Ebazpen hori 2022ko azaroaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 217. zenbakian. Beraz, zuzendu egiten dira:

2022/4900 (13/3) orrialdean, honako hau dio:

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertuta ez egotea.

Baina hau esan behar du:

j) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren edo Udaltzaingo Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea, falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.

Arkauti, 2022ko azaroaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala