Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5321

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01eko EHAA).

2022ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022-03-21eko EAO eta 2022-04-01eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Paloma Rohlfs Domínguez andrea (NAN: ***1901**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00087-10. Jakintza arloa: «Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia». Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2022ko azaroaren 29a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala