Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5320

819/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez David Martínez Zabalegui jauna izendatzen den Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen 2022ko uztailaren 6ko 604/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bidasoko ESIko Oftamologiako Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2022ko abuztuaren 3ko EHAA 149. zk. eta 2022ko abuztuaren 11ko BOE 192. zk.)

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, David Martínez Zabalegui jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bidasoko ESIko Oftalmologiakoko Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– David Martínez Zabalegui jauna Osakidetzako Bidasoko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko azaroaren 21a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2022ko azaroaren 21a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.


Azterketa dokumentala