
234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5319
2138/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Edurne Martínez Ayuso andrea zuzendariorde mediko kargutik kendu den, Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Uztailaren 3ko 1132/2020 Ebazpenaren bidez, Miren Edurne Martínez Ayuso andrea zuzendariorde mediko izendatu zen, Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Edurne Martínez Ayuso andrea zuzendariorde mediko kargutik kentzea berak hala eskatuta, Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko azaroaren 13an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2022ko azaroaren 11.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESUS MARIA LARRAÑAGA GARITANO.