
234. zk., 2022ko abenduaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5318
1725/2022 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Asier Esnal Albizu jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzen den.
Ikusita Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen irailaren 22ko 1556/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (urriaren 5eko EHAA).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta haren baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Asier Esnal Albizu jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Asier Esnal Albizu jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.