Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2022ko abenduaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5288

AGINDUA, 2022ko abenduaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko kalifikazio-epaimahaiaren osaera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoan enplegua finkatzeko prozesu berezirako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesurako.

2022ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorretako 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoan enplegua finkatzeko prozesu bereziaren eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren epaimahaiko idazkari titular izendatutako pertsona abstentziorako legezko kausa batean sartuta dago, eta, beraz, epaimahai horren osaera aldatu behar da.

Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez ezarritako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko enplegua finkatzeko prozesu bereziaren eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuaren epaimahaiaren osaera, idazkari titular gisa izendatutako pertsonari dagokionez, eta Luís María Moreno Díez izendatzea.

Izendatutako pertsonak osatuko du aipatutako epaimahaia, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala