Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5281

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratu den 588/2022 prozedura arruntean interesa dutenak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzeko prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

588/2022 prozedura arrunta: Jon Ander Barrenetxea Ziarrusta jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du 61/2022 Dekretuaren aurka (61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda; maiatzaren 23ko EHAA, 98. zk.).

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 18a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala