Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5278

1868/2022 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioei laguntzak emateko deialdian aurreikusitako batzordeko kideak izendatzen diren, osasun-zentroak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko, eta baita beharrezko altzariak erosteko.

Osasun-zentroak eta beharrezko altzariak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak, I. eranskineko 6.1 puntuan, xedatzen du eskabideak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatutako batzorde batek baloratuko dituela.

Azaldutako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Erabakian aurreikusitako Batzordeko kide:

Batzordeburua:

Titularra: Osakidetzako Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

Batzordekideak:

Titularra: Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariordea.

Ordezkoa: Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Titularra: Osakidetzako Azpiegituren zuzendariordea.

Ordezkoa: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Titularra: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.

Ordezkoa: Erakunde Sanitario Integratuetako ordezkari bat.

Titularra: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea.

Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Idazkaria:

Titularra: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Ordezkoa: Osakidetzako Azpiegituren Zuzendariordetzaren ordezkari bat.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 23an.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala