Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5273

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 14koa, Osasuneko sailburuordearena, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatzen duena.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideen osaera aldatzeko eskatu da; beraz, 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluan emandako eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horren kideak aldatzea eta honako hauek berrestea kide gisa:

Batzordeburua:

Julio Audicana Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Medikuntza Intentsiboan espezialista.

Idazkaria:

Amaia Santos Ibáñez andrea, Farmazian lizentziaduna.

Kideak:

Karmelo Intxaurraga Fernández jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Anestesiako eta bizkorketako espezialista.

Nerea Ingunza Basterra andrea. Erizaintzako unibertsitate-diplomaduna.

Arturo Ortega Salazar jauna. Zuzenbidean lizentziaduna.

Jose M.ª Pérez Carballo jauna. Administraria.

Silvia Santos Cabrera andrea, Biologian doktorea.

Maria Armendariz Cuñado andrea. Farmazian lizentziaduna.

Teresa Moreno Calle andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Psikiatrian espezialista.

Garazi Mirón Elorriaga andrea. Farmazian graduatua.

Maialen Palacios Filardo andrea. Farmazian graduatua.

Bigarrena.– 2020ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (246. zk.) argitaratutako Osasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera emandako akreditazioa berrestea.

Hirugarrena.– Osaeran aldaketa gehiago badago, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriz eskatu beharko du aldatzeko, hilabete lehenago.

Laugarrena.– Era berean, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren baldintza eta egoeretan dauden aldakuntzak berariaz jakinarazi beharko zaizkio Osasuneko sailburuordeari, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aldakuntzak gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio osasuneko sailburuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala