
231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5270
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita udal-administrazioentzako dirulaguntzen deialdia, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, udal-administrazioentzako dirulaguntzen deialdia egin zen, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko.
Eskabideak egiteko epea amaitu ondoren, ez da eskabiderik aurkeztu.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea udal-administrazioei dirulaguntzak emateko deialdia, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzeko.
Bigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 23a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.