Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5267

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen 2022ko deialdia finantzatzeko esleitu diren kredituen zenbateko osoa gehitzeari buruzkoa (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23ko bileran, erabaki du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen 2022ko deialdia finantzatzeko esleitu diren kredituen zenbateko osoa gehituko dela (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena). Bada, bat etorriz maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoarekin, abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketan, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio hura argitaratzea.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23ko bileran, hartu duen erabakia. Horren bidez, hain zuzen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen 2022ko deialdia finantzatzeko esleitu diren kredituen zenbateko osoa gehituko da (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena).

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiak (orain argitaratzen denak) ondorioak izango dituela onartzen den egunean.

Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurka (orain argitaratzen dena) berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, organo beraren aurka, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ GEHITU EGITEN DEN JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAREN 2009KO MAIATZAREN 4KO AGINDUAN AURREIKUSTEN DIREN LAGUNTZEN 2022KO DEIALDIA FINANTZATZEKO ESLEITU DIREN KREDITUEN ZENBATEKO OSOA (AGINDUA, 2009KO MAIATZAREN 4KOA, JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUARENA, LANERATZEKO ENPRESAK SORTU ETA MANTENTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA).

2022ko maiatzaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (99. zenbakian) argitaratu zen Ebazpena, 2022ko maiatzaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen 2022ko deialdia argitaratzea agindu zuena (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena). Deialdian, guztira 11.220.000 euroko laguntzak ematea aurreikusi zen: 2.870.000 euro 2022ko ordainketa-kredituan, 3.240.000 euro 2023ko konpromiso-kredituan, 3.240.000 euro 2024ko konpromiso-kredituan eta 1.870.000 euro 2025eko konpromiso-kredituan (3211 programa – Enplegua, 41 Atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).

Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zenbatekoa eguneratu ahal izango zen baldin eta aurrekontuetan aldaketak egitea onesten bazen indarreko legerian ezarritakoarekin bat etorriz; aldaketak badaude, gainera, horren berri eman beharko zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Laneratzeko enpresek aurreko ekitaldian baino lanpostu gehiago izan dituztenez, eta horiengatik 2022ko ekitaldian dirulaguntza eskatu dutenez, programa honi baliabide ekonomiko gehiago esleitu behar zaizkio, laneratzeko enpresetan kontratatuta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen enplegua eta horien finantza-egonkortasuna arriskuan ez jartzeko.

Hori dela bide, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23an egindako bileran, honako erabaki hau hartu du.

ERABAKIA

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusten diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea (Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena). Zenbatekoa 3.015.000,00 eurotan gehituko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren 32110-Enplegua izeneko programaren kontura. Honela banatuko da zenbateko hori: 412.511,99 euro 2022ko ordainketa-kredituan, 1.173.377,89 euro 2023ko konpromiso-kredituan, 1.173.377,89 euro 2024ko konpromiso-kredituan eta 255.732,22 euro 2025eko konpromiso-kredituan.

Horrenbestez, aipatu laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, guztira, 14.235.000,00 eurokoa da: 3.282.511,99 euro 2022ko ordainketa-kredituan, 4.413.377,89 euro 2023ko konpromiso-kredituan, 4.413.377,89 euro 2024ko konpromiso-kredituan eta 2.125.732,22 euro 2025eko konpromiso-kredituan.


Azterketa dokumentala