Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2022ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
5263

IRAGARKIA, Bilbao Musika Toki Erakunde Autonomoaren 2022. urteko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Bilbao Musika TEAren Zuzendaritza Batzordeak, 2022ko maiatzaren 11n egindako ohiko bilkuran, hartutako erabakiaren bidez Bilbao Musika TEAren 2022rako Enplegu Publikorako Eskaintza onartu zen, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legeak zehazturiko egonkortze plazei dagokiena.

Halaber, egun horretan bertan, txanda irekiko sarbide-sistemaren bidez Kudeaketako, Ekonomiako eta Finantzetako Teknikari plaza bat onartzen da, Zerbitzu Orokorreko sailean, A1 Taldea, 24 maila eta derrigorrezko 3 hizkuntza- eskakizuna, derrigortasuna data: 2022ko urtarrilaren 1a.

Aipatutako Enplegu publikoaren eskaintza onartzeko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko maiatzaren 19an (95. zk.).

Bilbao, 2022ko azaroaren 24a.

Zuzendari nagusia,

ANA ISABEL MADARIAGA UGARTE.


Azterketa dokumentala