Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5245

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 7koa, Segurtasuneko sailburuordearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: Ebazpena, 2022ko urriaren 18koa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau ezartzen du: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Berrikusi da 2022ko urriaren 18ko Ebazpena, Lehendakariorde lehenaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 5eko Aginduaren babesean ebatzia. Agindu horren bidez, 2022ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea arautu eta iragarri zen (2022ko uztailaren 18ko EHAA, 138. zk.), eta egiaztatu da akats materialak edo egitezkoak daudela, eta zuzendu egin behar direla.

Horrenbestez, aipatutako araudia eta aplikagarria den gainerako legedi orokorra kontuan hartuta, eta eman zaizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Akats material edo egitezko hori zuzentzea, hau da, aurkeztutako proiektuetako baten izen okerra. Horrela, ebazpen horren eranskinean, honela dator proiektuaren izena:

«Hay mucho en juego»

eta honela behar du:

«Proyecto Lotura».

Eta horrela jasoko da eranskinean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
ESKAERAREN, PUNTUEN ETA EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala