Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5240

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Alberto Gómez Portilla jaunak gainditu egin duela 2021eko irailaren 13ko ebazpenak (2021eko urriaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).

Errektore honek ebatzi du Alberto Gómez Portilla jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zk.: ***2514**. Kodea: AGVP6L1-D00144-1. Jakintza arloa: Kirurgia. Medikuntza Espezialitatea: Kirurgia Orokorra. Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Arabako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: partziala. Burutu beharreko zereginak: «Kirurgia I» eta «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko azaroaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala