Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2022ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5208

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 7koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita obretarako gastuen finantzaketa, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

Kontuan hartu da honako agindu hau: Agindua, 2022ko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez obretarako gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten baita, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta 2022ko uztailaren 6ko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratutako Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak) obretarako gastuen finantzaketa ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eta hor zehaztutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular diren aldetik, esleitutako kopurua jasoko dute, 2022ko uztailaren 6ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eranskinean zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez, «Nire Karpeta» atalean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –Platea–) argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala