Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2022ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5192

IRAGARKIA, 2022ko azaroaren 16koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairuko etxebizitza baten esleipena bertan behera uzten duen ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Andia kalea 13, 5.a, Donostia / San Sebastian), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2022ko azaroaren 16a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala