Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2022ko azaroaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5177

139/2022 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-erakundea, unibertsitate-gaietarako. Dekretuaren 66. artikuluak, berriz, kontseiluaren osaera eta jarduteko modua ezartzen du, eta berritasunak dakartza aurreko erregulazioarekiko. Hain zuzen ere, eta osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen apartatuan: Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru unibertsitate-gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da, eta unibertsitate-gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) hizkian ezartzen du kontseilua, besteak beste, sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela eta, horien artean, unibertsitate-gaietan eskumenak dituen sailburuordea egongo dela. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak osaera arautzen du, 3.1 artikuluan.

Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a artikuluan aipatzen diren berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira.

Azaroaren 24ko 271/2020 Dekretuaren bidez (azaroaren 27ko EHAA), Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna eta Maria Begoña Pedrosa Lobato andrea izendatu zituen Hezkuntzako sailburuak, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko kide.

Azaroaren 24ko 271/2020 Dekretuaren bidez (azaroaren 27ko EHAA), Amaia Esquisabel Alegria eta Miren Artaraz Miñon andreen izendapenak berritu ziren, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluan.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatzen den bi urteko epea igaro denez, Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kide hauen izendapenak beste bi urterako berritzen dira, 2022ko azaroaren 28tik aurrerako ondorioekin:

– Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.

– Maria Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

– Miren Artaraz Miñon andrea, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

– Amaia Esquisabel Alegria andrea, Ikerketako zuzendaria.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala