Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2022ko azaroaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5073

IRAGARKIA, espedientearen instruktoreak G 2360 2022 S zehapen-prozedurari lotuta eman duen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, AIZ: Y1956907N zenbakia duen pertsonari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hori dela eta, jakinarazten zaio 2022ko urriaren 13an, zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorriz, interesdunak 15 egun balioduneko epea du, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko eta espedientearen edukia kontsultatzeko. Espedientea Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan dago (Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia), eta bertan dauden agirien kopiak lortu ahal izango dituzu.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen bada, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2022ko azaroaren 8a.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala